Josu Zabalak Durangoko fisioterapia zentro batean egiten du lan, eta horrez gain, sei urte daramatza EHUko Medikuntza eta Erizaintza fakultatean irakasle elkartu bezala lanean. Une honetan, fisiologia eta neurozientziako departamenduekin lepoko min kronikoa aztertzen ari da, eta ikerketa horretarako ondorengo baldintzak betetzen dituzten pertsonak behar ditu: 18 urtetik gorakoa izatea, eta gutxienez hiru hilabetean lepoko mina izatea, baina ez kolpe edo istripu baten ondorioz.
Ikerketan parte hartzen dutenek lehenengo balorazioa eta kontsulta doan jasoko dute. Ondorengo tratamendua beste fisioterapeuta batekin egingo dute, eta mina gutxitu edo desagertzean, Zabalak berak egingo die berriz balorazioa. Interesatuek 606 282 577 telefonora deitu edo helbide elektronikora idatzi dezakete. Minean eragiten duten hiru balore neurofisiologiko aztertzea da ikerketa honen helburua; minaren presiorako atalasea, minaren baldintzatze modulatua eta minaren gehitze tenporala.
Boluntarioek honako bi fisioterapia zentroetan jasoko dituzte kontsultak:
- Hiru Fisioterapia zentroan (Antso Estegiz 4, Durango)
- Sare Fisioterapia zentroan (Basarte 19 behea, Elgoibar)