Joseba Olazabal mendaroarraren protesta Bilboko Gizazinea programan aurkeztu dute

Barren.eus 2019ko ots. 14a, 13:43

Caostika elkarteak antolatutako Gizazinea zine zikloaren barruan proiektatu zuten zapatuan Joseba Olazabal mendaroarrak hasitako protestaren harira Egin Oihukoek grabatutako Joseba dokumental laburra. (bideoa dauka)

Ikus-entzunezkoen kulturan erreferente bihurtu da Bilboko Gizazinea jaialdia, zeinean gizarte errealitate eta arazo desberdinetara hurbiltzeko aukera eskaintzen dieten ikus-entzuleei, eta gai askoren artean A8 autobideko trafikoak sortzen duen zarataren inguruan ere hausnartu dute oraingoan. Joan den otsailaren 9an proiektatu zuten Egin Oihuk grabatutako Joseba izeneko film laburra Bilborock aretoan, eta ondoren, azalpenak eman zituzten Markel Suarez reportajearen zuzendariak eta Joseba Olazabalek berak (ikus hemen solasaldiko argazkiak). “Egin Oihu” Markel Suarez zinegile zornotzarrak martxan jarritako egitasmoa da, "ahotsa eman behar zaien istorioak ezagutzera emateko". Joseba Olazabali buruzkoa da egin duen azken lana. Egin Oihu proiektuaren Facebookeko orrira igota duten Olazabali buruzko ikus-entzunezkoak 62.000 ikustaldi izan ditu dagoeneko. Hona hemen film laburra:

Caostica elkarteak antolatzen du Gizazinea eta 9. ekitaldia izan da aurtengoa, gai sozial ezberdinei buruzko hausnarketa planteatzen duen zinema zikloa. Ikus hemen aurtengo zine zikloak izan duen egitaraua.

2019 02 09 gizazinea bilbo egin oihu joseba olazabal mendaro

*Argazkiak: Juan Dopico Massobrio

∞Lotura duten albisteak: