Meditaziori buruzko mintegia antolatu du Isiltasun Eskolak

Barren.eus 2018ko abe. 17a, 20:33

Urte bukaerari begira, meditazio mintegia antolatu du Elgoibarko Isiltasun Eskolak. Abenduaren 19tik 21era izango dira jardunaldiak eta Juan Cruz Igartua izango da gidaria.

Elgoibarko Isiltasun Eskolatik jakinarazi dutenez, Urte Bukaerako Meditazio Mintegia izeneko jardunaldi sorta antolatu dute aste honetarako. Prestatu dituzten hiru saioak Kultur Etxeko Sotoan izango dira, 19:00etan, hirurak. Hona saio bakoitzaren izenburua eta eguna:

  • Abenduak 19: Ezaguera Isila
  • Abenduak 20: Isilunerako bide handiak
  • Abenduak 21: Ezaguera honek munduan murgilotzen gaitu

Jose Cruz Igartua elgoibartarrak gidatuko du meditazioari buruzko mintegia. 1973an ordenatu zen Jose Maria Setienekin Elgoibarko parrokian eta gero Bilboko auzo batean egon zen apaiz sei urtez. Madrilera joan zen ondoren, eta gaur egun han dihardu, elizako lanak hitzaldiekin, mezekin, konfesioekin, zein bestelako meditazioekin partekatuz. Elgoibarren hilabetean behin meza ematen du, baita batzuetan sermoiak ere. Isiltasun Eskola abian jarri zutenetik berak egiten ditu gidari lanak. Informazio osoagoa Igartuak BARRENi eskaini zion elkarrizketan (BARREN 1066. zenb -PDF)