Biktimak oroitu zituzten zapatuan Elgoibarren egindako ekitaldian

Barren.eus 2018ko aza. 12a, 14:20

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko beste instituzio askok bezala, Memoriaren Eguna ospatzeko ekitaldia egin zuen Elgoibarko Udalak zapatuan, Giza Eskubideen parkean.

Ekitaldi “xume eta hunkigarria” izan zen, eta bukaeran, ekitaldira batutakoek lore sorta utzi zuten Gernikako Arbolaren ondoan eta minutu bateko isilunea gorde zuten. Elgoibarko Udaleko korporazioko kideek eta giza eskubideen urraketen biktimek parte hartu zuten ekitaldian.

2018 11 10 memoriaren eguna elgoibar gizaeskubideparkea elgoibar udala

2018 11 10 memoriaren eguna elgoibar gizaeskubideparkea atzetik elgoibarudala

*Argazkiak: Elgoibarko Udala.