Herriko gurasoentzako prestatutako Guraso formakuntza 2018 proiektuaren barruan eskainiko du gaurko saioa Elgoibarko Udalak, Ongizate Sailaren bitartez eta Herri Eskolako Kalamua Guraso Elkartea, Ikastolako Guraso Kontseilua, Haurreskolako guraso eta Institutoko “Arreiturrekoak” Guraso Elkartearekin lankidetzan.
Agipase Gipuzkoako guraso bananduen elkarteko kideek zuzenduko dute “Familia eredu berriak” izeneko tertulia. Familia ereduak izan duen bilakaera aztertzeaz gainera, bilakaera horrek gurasoengan eta ondorioz seme-alabengan duen eraginaz hausnartuko dute parte hartzaileek. Besteak beste honako gaiak izango dituzte hizpide: familia tradizionala eta familia nuklearra, guraso bakarreko familiak (banaketa prozesuaren edota heriotza baten ondorioz), aitona-amonen figura, bikotekide berriak, etab.
Parte hartzeko
Elgoibarko Kultur Etxeko Hitzaldi gelan (bigarren solairua) izango da, 18:00etan hasita. Euskaraz zein gazteleraz arituko dira. Kafe-tertulian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena elgoibargurasoformakuntza@gmail.com helbidera e-posta bat bidaliz.