Espiritualitatea, erlijioa eta meditazioa izango ditu hizpide Jose Cruz Igartuak

Barren.eus 2017ko abe. 14a, 10:54

Elgoibarko Isiltasunaren Eskolak Jose Cruz Igartua elgoibartarrak gidatuko duen solasaldia antolatu du gaurko (abenduak 14), Kultur Etxean.

Bi zati izango ditu Jose Cruz Igartua apaizak gidatuko duen saioak. Lehenengoan espiritualitatea eta erlijioa izango dituzte hizpide. Bigarrengoan meditazio eta isiltasuna lantzen hasteko ariketen berri emango dute. Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi-gelan izango da saioa, 20:00etan hasita.
Elgoibarko Isiltasunaren Eskolakoek honela azaldu dute gaurko saioa: "Espiritualitateak ez du atxikimendurik eskatzen, ez formula, ez dogma eta ezta kredorik ere. Bere ekarpen xumea argibide izatea da 'instrukzioak ematea', norbera benetan zer den esperimentatu eta egiaztatu ahal izateko".