Duela 40 urte inguru hasitako ohiturari eutsi diote aurten ere Mauxitxa txarangakoek, eta Kalejiran ibili dira Elgoibarko kaleetan barrena. Txiki Egunean baino jarraitzaile gutxigo izan dituzten arren, amaierarako jende dexente batu da segiziora. Izan ere, lan eguna da gaur, opor osteko lehenengoa askorentzat, eta horrexegatik irteten dira egun seinalatu honetan, irailaren 1ean, kalejiran. Hainbat lagunentzat lanera bueltatzeko eguna izango dena umore onean hasteko, alegia.