Hamalau anai-arrebetan gazteena zen Mari Carmen Agirre. Jose Maria Agirre, Xabier Lizardi goitizenaz ezagunagoa den idazle eta olerkariaren arreba zen.
Elgoibarko Udalak omenaldia egin zion iaz, 100 urte bete zituenean. Senide eta lagunez inguratuta ospatu zuen ehungarren urtebetetzea. Familiako lau belaunaldi batu ziren ospakizun egunean, eta besteak beste, Lizardiren olerkiak abestu zituzten.
BARREN astekariak erreportajea eskaini zion iaz Mari Carmeni.