Zaintzarako eskubidea aldarrikatu dute greba feministarekin bat egin duten lagunek

Barren.eus 2023ko aza. 30a, 15:01

Greba feminista orokorrera deituta daude gaur herritarrak zaintzarako eskubidea aldarrikatzeko.

Bizitzak Erdigunean taldeak prestatutako egitarauari goizean eman diote hasiera Elgoibarren, herriko zaintza guneetan egin dituzten pikete informatiboekin, 11:00etan Maalan egin duten kafe tertuliarekin eta eguerdian egin duten kalejira aldarrikatzailearekin.

Kalejirari hasiera ema aurretik, grebarako arrazoiak gogora ekarri eta zerrendatu dituzte lehenik, udaletxeko arkupen babesean. Eguraldiak gehiegi lagundu ez duen arren, aterkien babespean eta musikaz lagunduta egin dute gero Kalegoen Plazatik Maalako parkera arteko bidea, kalejiran. Ez zutela horrenbeste jende espero adierazi dute deitzaileek Maalan, eta batu diren lagunei eskerrak emateaz gainera, arratsaldeko mobilizazioetan parte hartzera animatu dituzte. Manifestazio zaratatsua dago deituta 19:00etarako. Kalegoen Plazatik abiatuko dira.

Azaroaren 30erako greba feminista orokorrari buruzko ERREPORTAJEA BARREN astekariko 1305. zenbakian -PDF-

ARGAZKI-BILDUMA: Greba feminista, irudietan

 


2023 11 30 greba feminista elgoibar maala BARREN 1

2023 11 30 greba feminista elgoibar maala BARREN kalejira

2023 11 30 greba feminista elgoibar maala kafetertulia BARREN