Maalako parketik abiatuko da manifestazioa 18:00etan.
Deitzaileek adierazi dutenez, azken asteotan Palestinako populazio zibilaren aurkako sarraski baten lekuko izaten ari gara. Israelgo estatuak hamarkadetan "Palestinako herriaren aurka burutu duen okupazio eta genozidioaren aurrean, erresistentzia palestinarrak borrokaren bidez erantzun du, urteetan negoziazio baketsuak egiten saiatu ondoren". Testuinguru horretan, Israelek abiarazi duen ofentsiba militarrean denak balio duela salatu dute "Horren adibide da NBEk debekatutako armak erabiltzen ari dela, besteak beste, fosforo zuria".
Hona manifestazioaren harira zabaldu duten idatzia