Dislexia ezagutzera emateko ekitaldiek jai-giroa ekarri dute Elgoibarko kaleetara

Barren.eus 2023ko urr. 9a, 14:09

Dislexiaren nazioarteko eguna izan zen urriaren 8a, eta egun horren harira, aste osoan zehar ekitaldiak izan ditugu Elgoibarren. 

Debabarreneko Dislegi Elkarteko kideek martitzenean aurkeztu zituzten antolatu dituzten ekitaldiak, Aita Agirreko Kultur Kafean, dislexiari buruzko erakusketa ipini zuten lekuan. Domekara arte egon da ikusgai. Eguaztenean familientzako orientazio saioa eman zuten eta dislexiari buruzko dokumentala ere bai Herriko Antzokian, Ongarri zine klubekoekin elkarlanean. Eguenean, batetik, kafe tertulia egin zuten Dilex psikopedagogia-zentroko Agurtzane Martinezekin; eta, bestetik, pintxo potea egin zuten Aizu! tabernari elkartearen eskutik.

Ospakizunen egun handia, baina, zapatua izan zen. Haurrentzako puzgarriak zein entretenigarriak egon ziren Aita Agirren eta Lekuederren eta jende ugari ibili zen horietan. Niala magoa ere ibili zen jende artean magia erakustaldiak egiten, eta Mauxitxa txarangak ere egin zuen bat dislexia ezagutzera emateko jardunaldiarekin. Txarangako kideek eta Dislegikoek Sanloren garagardo azokan bazkaldu zuten, eta bazkalostean ere Mauxitxak girotu zituen kaleak.

Gipuzkoako ospakizunak Elgoibarren batzea erabaki zuten aurten Dislegi elkartekoek

 

2023 10 07 dislexia eguna elgoibar lekueder arg dislegi marrazki

2023 10 07 dislexia eguna elgoibar lekueder arg dislegi marrazkiak 1

2023 10 07 dislexia eguna elgoibar lekueder mahaia kamisetak

2023 10 07 dislexia eguna elgoibar lekueder 1 arg dislegi

2023 10 07 dislexia eguna elgoibar lekueder 1

2023 10 07 dislexia eguna elgoibar lekueder arg dislegi

2023 10 07 dislexia eguna elgoibar lekueder arg dislegi puzgarriak