Elgoibarko 100 enpresa, establezimendu edo entitatek debalde erregistratu ahal izango dute .eus domeinua lehen urtean

Barren.eus 2023ko uzt. 27a, 14:11

Elgoibarko Udala eta PUNTUEUS Fundazioaren arteko lankidetza hitzarmenari esker, enpresa, saltoki, ostalaritza establezimendu, elkarte eta entitateetan webgunea sortu edo berritu nahi dutenek urtebetez domeinua eta zerbitzaria doan izango dute, beste abantaila batzuen artean.

PUNTUEUS Fundazioa .eus domeinua sustatzen eta zaintzen duen erakundea da eta euskarak sarean presentzia handiagoa izan dezan lan egiten du.

Helburu horiek gauzatzen laguntzeko, eta Elgoibarko ingurune digitalean euskararen presentzia handitzeko helburuarekin, elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu zuten Elgoibarko Udala eta PUNTUEUS Fundazioak, joan den martxoan. Hitzarmen honek herritarrentzat dituen abantailak gogora ekarri dituzte orain. Udalak erraztasunak emango ditu entitateen digitalizazioan euskara lehenesteko, .eus domeinua urtebetez ordainduko baitie herriko 100 entitateri. Webgunea orain egiten dutenek, gainera, zerbitzaria ere doan izan dezakete lehenbiziko urtean.

Hona hitzarmenean jasota dagoen eskaintza eta .eus domeinuak dituen abantailak, zerrendatuta:

Udalaren eskaintza

  • Lehen urtean .eus domeinua doan (domeinua erregistratzeko deskontu kodea emango dute).
  • Zerbitzaria (edo hosting zerbitzua) doan lehen urtean, proiektu digitala orain aktibatu behar dutenentzat.
  • Laguntza teknikoa aldaketa informatikoak egiteko.
  • tzulpen laburrak eta zuzenketak egiteko laguntza.

PUNTUEUS domeinuaren abantailak

  • Zibersegurtasunaren zaintza aktiboa.
  • Interneteko harreman seguruak.
  • Berehalako arreta, bertatik bertara.
  • Webguneak automatikoki euskarara itzultzeko aukera.
  • EUS marka bat da eta bezeroengandik gertu egoteko aukera.

Elgoibarko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin, PUNTUEUS fundazioarekin zein Elgoibarko Izarrarekin jarri daiteke harremanetan argibideak jaso edota eskakizunak egiteko, honako bide hauen bidez:

 

Puntueus domeinu eskaera HEMEN egin daiteke: https://labur.eus/f6cLj