Elgoibarko eta Mendaroko norbanako, saltoki eta enpresak emandakoak dira jaso ditugun gehienak, baina badira bi herriotatik kanpoko eragileek emandakoak ere, eta lerro hauen bidez, eskuzabaltasun hori eskertu nahi diegu guztiei Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea osatzen dugun guztiok.
Boletoak saltzeari 11:00etan ekingo diogu zapatuan, eta 14:00ak alderako amaitzea aurreikusten dugu. Ordu horretan, telebista bat zozkatuko dugu, saritu gabeko boletoak dituzten guztien artean, baina saria eskuratzeko plazan egon beharko du saridunak.