Rolei dagokionez, 1.091 Ahobizi (%72) izan dira Elgoibarren, eta 608 (%28), Belarriprest. Hala, duela bi urte egin zuten Euskaraldian izan ziren portzentaje berberak izan dira aurtengoan rol aukeraketari dagokionean. Generoari erreparatuta, berriz, 914 emakumeak izan dira (%60), 608 gizonezkoak (%40,2) eta 3 ez bitarrak (%0,2)
Adin tarteari erreparatuz gero, berriz, hiru adin-tarte bereiztu ditu Elgoibarko Euskaraldia Taldeak:
- 16-30 urte artekoak: 330 ( % 22).
- 31-50 urte: 690 (% 46).
- 51 edo gehiago: 495 (% 33).
Entitateei dagokienez, 103 entitate izan dira izena eman dutenak (104k eman zuten bigarren edizioan), eta 366 arigune sortu dira (419, 2020an). Ikus ditzagun izena eman dute entitateak sektoreka banatuta:
- Udala eta erakunde publikoak: 7
- Hezkuntza mundukoak: 9
- Elkarteak eta gizarte mugimenduak: 24
- Ostalaritza eta merkataritza: 40
- Industria eta enpresa mundua: 13
- Bestelakoak: 10
• Photocall-a
Joan zen zapatuan Euskaraldiari hasiera emateko Maalan egin zuten jaian Photocall-a ere ipini zuten Elgoibarko Euskaraldia Taldekoek, nahi zuenak Euskaraldiaren aldeko argazkia atera zezan. Hemen ikus dezakezue emaitza: ARGAZKI-BILDUMA