'Hitzez ekiteko garaia" lelopean hasiko da hirugarren Euskaraldia, azaroaren 18an, barikua. Elgoibarren, baina, egun bat geroago egingo dute Euskaraldiari hasiera emateko jaia, zapatuan.
Elgoibarko Euskaraldia Taldeak, Biraka dantza elkarteak eta Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolak dihardute antolakuntza lanetan, eta herritarrak animatu nahi dituzte parte hartzera. 'Esazu hitz bat … Herri-dantza!' egingo dute Kalegoen plazan, azaroaren 19an, 13:30ean hasita. Ez galtzeko moduko ikuskizuna izango dela aurreratu dute eta hasiera ekitaldian parte hartzera animatu dituzte herritarrak. 2014tik hona ekitaldi indartsuak antolatu izan dituzte Euskararen Nazioarteko Egunaren eta Euskaraldiaren bueltan, Elgoibarren, eta aurtengorako ere prest dutela plaza betetzeko moduko ekitaldia esan dute.
Azken urteotako errepasoa egin dute azaroaren 19ko ekitaldia iragartzeko honako bideo laburrean: