Udaletxeko pleno aretoan izango da hitzaldia, gaztelaniaz, 18:30ean hasita. Mendaroko Udalak, Arno Guraso Elkarteak, Euskara Taldeak eta UEMAk antolatu dute saioa elkarlanean, erdaldunak euskarara gerturatzeko helburuarekin eta Euskaraldiaren harira [Zaintza zerbitzua emango dute jubilatuen ondoko lokalean, baina komeni da aurrez izena ematea arnogurasoelkartea@gmail.com helbidera idatzita, beranduenez azaroaren 7rako]. Jon Maia bertsolaria da, baina beste kultur disziplina batzuetan ere badihardu: literaturan, musikan edota dokumentalen munduan, adibidez. Orain, Kantu bat gara izeneko liburu-diskoan oinarritutako azken proiektuarekin dabil hara-hona.
• Errigorako produktuak
Hitzaldi bukaeran, Errigorako produktuak dastatzeko aukera ere eskainiko dute, saskiak hautatzeko bidea erraztu asmoz. Nafarroa hegoaldeko produktuei Euskal Herrian bidea emanez, euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du Errigorak, eta Mendaron ere badute Errigora Taldea, Arno Guraso Taldearen ekimenez sortutakoa, eta nahi izanez gero, haren bitartez ere eskura daitezke Errigoraren produktu eta otarrak.
∞Lotura duten albisteak:
- Jon Maia: “El euskera tiene que estar en el centro de todas las políticas de integración” (2022-10-14)