Maiak azaldu zuenez, 25 urte zituela konturatu zen bera euskalduna izateko gurasoek garai hartan egin zuten ahaleginaz, eta ordura arteko lotsa guztiak harrotasun nola bilakatu ziren azaldu zuen, besteak beste. Bere bizipen eta sentimenduetan oinarritutako hitzaldia eman zuen, gertukoa eta benetakoa. Gaztelaniaz eman behar zuen hitzaldia euskaraz eman zuen, erdaldunik agertu ez zelako. Maiak berak hizpide izan du gertaera hori sare sozialetan zabaldu duen mezuan: "Gaurko hitzaldia gazteleraz izatekoa zen, erdaldunentzat, migranteentzat. Aretoa betea zegoen. Ordu eta erdiko hitzaldia izan da, gustura asko. Baina euskaraz. Deialdiari ez dio erdaldun edo migrante bakar batek erantzun. Horixe ba, oraindik bi mundu garela eta asko dugula egiteko", idatzi du Twitterreko bere kontuan.