Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria ofiziala da, eta Jaurlaritzak ematen du. Banaketa ekitaldia abenduaren 21ean izango da Gasteizko Europa biltzar jauregian. Iñigo Urkullu lehendakariak ekitaldian parte hartuko duela iragarri du.
Elgoibar Ikastola izan zen urrezko maila lortu zuen Elgoibarko estreinako erakundea, 2011n. Aurrez, zilarrezko mailak lortu zituzten Danobatek eta IMHk, eta baita Mendaroko Ospitalak ere.
Eusko Jaurlaritza 2008an hasi zen Bikain Ziurtagiriak banatzen. Harrezkero, hau da Bikain Ziurtagiria jaso duten erakundeen zerrenda.