Azaroaren 1ean amaituko da Euskararen aldeko esaldi onena aukeratzeko lehiaketara aurkezteko epea

Barren.eus 2020ko urr. 16a, 12:35

Euskararen Eguneko Esaldi Lehiaketa antolatu dute seigarren urtez Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak. Azaroaren 1a da esaldiak entregatzeko azken eguna.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergoko ikasleentzat antolatu dute euskarazko esaldien lehiaketa, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Euskarari lotuta egon behar du esaldiak, baina era berean, ezin izango dira "euskara" edo "hizkuntza" berbak erabili. Irabazleak 100 euroko balea jasoko du, herriko dendetan gastatzeko. Gainera, lehiaketa irabazten duen esaldiarekin kamiseta bat prestatuko dute, eta 13-18 urte bitarteko nerabeen artean banatuko dute, doan. Elgoibarko Izarrak eta Gaztelekuak antolatu dute lehiaketa Elgoibarko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.

Azaroaren 1a da esaldiak entregatzeko azken eguna. Hainbat modu daude parte hartzeko:

• Aurreko edizioetako irabazleak

2020 10 16 euskararen eguneko esaldi lehiaketa kartela elgoibar

2020 10 16 2018 12 04 euskara esaldi lehiaketa irabazlea intza iranga kamisetagaz elgoibar

2018 10 22 2017 11 29 euskarazko esaldi lehiaketa elgoibar v1

2018 10 22 2016 12 02 asier garaialde euskara esaldia elgoibar 1

2018 10 22 2015 11 18 markel garate euskara esaldi lehia

2018 10 22 2015 10 02 uxue mancisidor esaldi lehiaketa 2014