Etxealditik Euskaraldira: Zer egingo dugu?

Barren.eus 2020ko api. 20a, 14:02

Ariketa sorta bat ere proposatuko dute hizkuntza ohiturak aldatzeko. Horretarako, dinamikak irauten duen artean, goizero jarraibideak emanen dituzte parte hartzeko, Euskaraldiko sare sozialetan eta Euskaraldiaren webgunean bideoak eta mezuak jarrita. Euskaraldiko herrietako batzordeek ere parte hartuko dute horretan.

Lau fase izango ditu Etxealditik Euskaraldira dinamikak: gaur, aurkezpena; 21etik 23ra, hausnarketa fasea; 24tik 30era, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenena; eta maiatzaren 3an, bukaerako ekitaldia –apirilaren 30ean jakinaraziko dute nolakoa izango den zehazki bukaera–

Dinamikaren helburua
Konfinamenduko harremanak hurbilekoekin izaten direla jakinda, herritarrek etxekoekin eta etxetik kanpo dituzten hizkuntza ohiturei buruzko gogoeta eragitea da Etxealditik Euskaraldira dinamikaren helburua.
Dinamika "bere egitera eta parte aktibo izatera" gonbidatu dituzte herritarrak, fisikoki zein sare sozialen bitartez. Bigarren horren aukeraren alde egiten dutenei #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzeko eta @euskaraldia kontuari aipamena egiteko eskaera egin diete, «guztiok guztion berri izateko eta Euskaraldikoei bilketa lana egiteko modua emateko». Etxeetako leiho eta balkoietan, berriz, koloretako puntu bat jartzea eskatuko diete partaideei, egitasmoan parte hartzen ari direla adierazteko.