Umeek eta zaharrek hartu dute parte Elgoibarko Korrika Txikian

Barren.eus 2019ko api. 12a, 18:23

 

San Lazaro egoitzakoek ekarri diete Korrika Txikiko lekukoa Maalaraino eskola-umeei, eta herri guztia zeharkatu dute gero umeek lekukoarekin.

Elgoibar Ikastolak eta Herri Eskolak elkarlanean antolatu dute Elgoibarko Korrika Txikia eta Maalatik Kalegoen plazara arteko bidea egin dute elkarrekin. Herri Eskolako eta Ikastolako LH6ko ikasleek hartu dute lekukoa Maalan, San Lazaro egoitzako lagunen eskutik. King Kong parean zituzten zain bi ikastetxeetako LH5ekoak eta Errosario kaletik zehar plazaraino eraman dute lekukoa, han LH4ko ikasleei emateko. Santa Ana pareko Eroskin izan dituzte haiek zain LH3ko lagunak, eta plazaraino ekarriko dute haiek bueltan lekukoa, atzetik segizioa zutela. Plazan LH2koek hartuko dute gero, eta Kultur Etxe parean LH1ekoak batu zaizkie. Haiek, Errosario kaletik barrena, plazaraino eraman dute lekukoa, eta han bukatu dute Korrika txikia. Udaletxeo balkoitik manifestu bat irakurri dute eta bertsoak kantatu.

 

2019 04 12 korrika txikia elgoibar san lazaro

2019 04 12 korrika txikia elgoibar errosario

∞ Lotura duten albisteak: