Euskaraldiaren amaiera-ekitaldia 19:00etan hasiko da udaletxeko arkupeetan. Elgoibarko Euskaraldia Taldeak ariketan izena eman duten guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. 1.800 lagunek eman dute izena, azkenean, Elgoibarren. 1.240 ahobizi eta 556 belarriprest.
"Ariketan parte hartu dugunon arteko berbaldia izango da amaiera-ekitaldiaren ardatza. Udaletxeko arkupeetan bildu eta ariketak zer eman edo eskaini digun kontatuko diogu elkarri. Txokolate beroa lagun dugula, aldamenean daukagunari kontatuko dizkiogu Euskaraldia ariketak gure baitan sortu dituen bizipenak eta sentimenduak", azaldu dute.
• Bizipenak
11 egunetako ariketan egunez-egun bizitako esperientziak kontatu edo besteenak irakurri daitezke Euskaraldiaren web orrian: https://euskaraldia.eus/bizipenak/
∞Lotura duten albisteak:
- Euskaraldiari ongi-etorria egin diote elgoibartarrek (2018-11-23)