Honako lagun hauek osatzen dute hamaikako hori:
- Irene Makazaga (18 urte, ikaslea)
- Asier Rodriguez (21 urte, ikaslea)
- Maialen Salaberria (27 urte, irakaslea)
- Mayi Mujika (30 urte, hezitzailea)
- Ander Mujika (33 urte, musikaria)
- Mateo Cantu (41 urte, ingeniaria)
- Nagore Irureta (44 urte, proiektu kudeatzailea)
- Manu Rey (52 urte, sukaldaria)
- Joxean Gomez (52 urte, Elgoibarko Udaleko teknikaria)
- Rosa Salegi (59 urte, gaztagilea)
- Maite Unzueta (66 urte, jubilatua)
Ekitaldian, Euskaraldian zergatik parte hartuko duten azaldu dute hamaika lagun horiek banan-banan, eta rol bat edo beste aukeratu izanaren arrazoiak ere zerrendatu dituzte. Ondoren, talde-argazkia atera dute, eta bigarren argazkirako batu zaizkie Euskaraldia babestu eta sustatuko duten 35 talde eta erakundeetako ordezkariak.
Jende aurreko ekitaldia bukatzeko, Euskaraldirako propio sortutako koplak (entzun hemen) abestu dituzte plazara bildutakoek. Uxue Alberdik idatzi ditu koplak eta Aitor Novak lagundu dio alboka eta panderoarekin. Grabazio-lanak, berriz, Ander Mujikak egin ditu.
Plazatik Euskaraldiaren lokalerako bidea hartu dute guztiek. San Frantzisko kaleko 11. zenbakian zabaldu du Elgoibarko Euskaraldia Taldeak lokala, lehen Muebles Anton zegoen lokal berean. Lokalean, Gabi tabernak sortutako Euskaraldia pintxoa dastatzeko aukera izan dute bertaratuek. Gaurtik aurrera, gainera, Euskaraldia ariketa sozialerako izena ere eman ahal izango da bertan. Honako ordutegi hau izango du lokalak: iraila eta urrian, astelehenetik barixakura, 18:00etatik 20:00etara, eta azaroan, 18:00etatik 20:00etara zabalduko dute aste barruan, eta 11:00etatik 13:00etara zapatuetan. Hala ere, beste bide batzuk ere badaude egon izena emateko.
Honako hauek:
- idatziz: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
- Telefonoz: 943 741 626
- On-line: Euskaraldiaren webgune ofizialean sartuta: