Euskaraldia, 2018ko azaroa eta abendua bitartean, 11 egunez, Euskal Herri osoko herrietan egingo den euskararen normalizaziorako ariketa soziala aurkeztuko dute Mendaron ekainaren 21ean. Jubilatuen lokalean izango da Euskaraldiaren Mendaroko abiatze saioa, 19:00etan.
•Euskararen erabilera asmatzeko kiniela
Aurkezpen horretan, Euskaraldiari buruzko xehetasunak aurkezteaz gainera, iaz Mendaron egin zuten euskeraren kaleko erabilera neurtzeko ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Neurketako emaitzen harira, lehiaketa bat antolatu dute, erabilera datua zenbatekoa den asmatzeko kiniela, hain justu ere. Mendaroko Tabernetan banatuko dituzte kinielak eta bete ostean tabernetan jarrita egongo diren kutxetan sartu beharko dira. Ekainaren 20ra arte egongo da kinielak betetzeko aukera. Nahi adina bete ditzake bakoitzak. Saria (100 euro) Euskaraldiaren aurkezpenera bertaratutakoen artean zozketatuko dute.
∞Lotura duten albisteak:
- 'Euskaraldia' ariketa sozialerako 800 eta 1.000 parte hartzaile bildu nahi dira Elgoibarren (2018-05-31)
- Baina, zer da Euskaraldia? (2017-12-13)
- Euskararen erabilera sustatzeko “Euskaraldia, 11 egunez euskaraz” ekimena aurkeztu dute Elgoibarren (2017-12-03)
- Euskara plaza publikora atera zuten 'Jalgi hadi plazara!' jaialdian parte hartu zuten ehunka lagunek (2016-12-03)
- Elgoibar dantzan jarri du 'Beitxu, Beitxu!' kantuaren lipdub-ak (2015-11-28)
- Euskaraz bizi nahi dut flash mob-ak jendez bete zuen Kalegoen plaza (2014-12-04)