Salerosketak euskaraz egiten dituzten erosle eta merkatariek (dendari zein ostalariak) elkarrekin selfie bat atera behar dute lehiaketarako eta gureanbaielgoibar@gmail.com helbidera edo 643 499 169 whatsapp zenbakira bidali maiatzaren 17a aurretik (argazkiarekin batera bezeroaren telefono-zenbakia eta denda edo tabernaren izena bidali behar dira]. 18 urtez gorako edonork parte hartu dezake lehiaketan eta bezero bakoitzak nahi adina argazki aukeztu ahal izango ditu lehiaketarako. Parte hartzen duten guztien artean, 20 euroko hamabost erosketa-txartel zozkatuko dituzte gero, zozketa egunetik hasi eta bi hilabeteko epean erabiltzeko. Erosketa-txartelak erosketa bakarrean trukatzeko izango dira, eta antolatzaileek ez dute dirurik itzuliko. Erosketa-txartelak trukatzen diren establezimenduek 20 euroko faktura egin beharko diote Elgoibarko Izarrari (BEZ barne). Zozketa, berriz, maiatzaren 18an egingo dute, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan.