“Espedizioaren zati handi bat egina! Hasi dugu Darwin mendikatetik barrena eramango gaituen itzulerako bidea”, azaldu du Eñaut Izagirrek Patagoniatik. Martxoaren 2tik aurrera egin dituzten mugimenduen berri ematen ari da Izagirre, audio mezu, mapa eta argazkien bidez, fuga.expenews.com webgunean. Era guztietako espedizioei zuzeneko jarraipena egiteko aukera eskaintzen du webgune espezializatu honek. Gaur, apirilak 1, idatzitako azken mezuan dagoeneko Darwin mendikatean daudela jakinarazi du esploratzaile elgoibartarrak. Itzulerako bidea hasita badute ere mendilerro horretan ere egingo dituzte esplorazio gehiago.
- Informazio osoagoa Eñaut Izagirrek BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketan (982. Zenbakia 2016-02-26 –PDF-)