Euskalmetek jakinarazi duenez, astea amaitu bitartean euriak ez du etenik izango, datorren asterako barealdia iragarri duten arren. Iragarpen horietan oinarrituta, alerta laranja ezarri du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak; zehazki, gaur goizeko 9:00tik bariku arratsaldeko 15:00ak bitarte aktibatuko da alerta egoera, euri zaparradengatik. Aurreikuspenek diotenez, zenbait lekutan 80 l/m² baino gehiago pilatu daitezke 24 orduan. Horrez gainera, elurragatik ere abisu horia dago aktibatuta. Iragarpenen arabera, 600-700 metrora arte jaitsiko da elur-kota, gaur arratsalderako 1.500 metro ingururaino igoko dela aurreikusten duten arren.
Uholde arriskuaren aurrean, Eusko Jaurlaritzak larrialdi egoera ezarri du, eta krisi mahaia bilduta dago une honetan.
Altzolako estazioan maila laranja gainditu du ur emariak, 15:00ak inguruan. Estazio horretan azken 24 orduetan pilatutako prezipitazioa 47,8 litro metro karratuko izan da. Ondorioz, hainbat txokotan gainezka ere egin du urak. Mendaron ohiko lekuan irten da ura bere bidetik, Abarketeroneko parean, Garagartzan. Suhiltzaileak ere bertan dira.
∞ Lotura duten albisteak:
- Deba ibaiak gainezka egin du zenbait puntutan Maltzaga eta Mendaro artean (2021-11-29)
- Bere bidetik irten da ura goizaldean Mendaron (2019-12-13)
- Ura irten da bere bidetik Mendaron, Abarketeroneko parean (2018-04-11)
- Klapetak jarriko ditu Mendaroko Udalak Garagartzan, auzoa berriz urak hartu ez dezan (2017-07-06)
- Deba ibaia maila laranjara ailegatu da Altzolako estazioan (2017-01-16)
- Deba ibaia gainezka dator eta maila gorria gainditu du Elgoibarren eta Mendaron (2016-02-27)
- Maila gorria gainditu du Deba ibaiak Elgoibarren eta Mendaron (2015-01-30)
- Udalak 262.000 euroko kalteak zenbatu ditu azken euriteen ondoren (2011-11-23)
- 1983ko eta 1988ko ufaletan baino euri gehiago egin du asteburuan Elgoibarren (2011-11-10)
- Asteburuko euriteak 212 litro ur eta kalte ugari laga ditu Elgoibarren eta Mendaron (2011-11-07)