Abenduaren 3an, bariku honetan, piztuko dituzte Eguberrietako argiak, eta 17:30etatik 23:00etara bitartean egongo dira piztuta, egunero, urtarrilaren 7ra bitartean.
Elgoibarko ohiko guneetan ipini dituzte argiak, Kasko Historikoan (Santa Ana, San Bartolome, Errosario, San Frantzisko, San Ignazio, Antonio Arrillaga, Pedro Miguel Urruzuno eta Pedro Muguruza kaleetan), eraikin publikoetan; Udaletxea, San Bartolome eliza, Adinekoen Egoitza, Merkatu Plaza edota Kultur Etxean, besteak beste. Anbulatorioko lorategia, Giza Eskubideen parkea, Santa Klarako komentua eta Santa Anako biribilgunea ere argiztatutako dituzte. Argiak, beraz, auzo desberdinetara iritsiko dira, Sigma, Altzola, San Roke, Uranzandi, Kurutzelaegi eta Erritxindira, besteak beste.
Berrikuntzen artean, Basarte parkeko zuhaitzak argiztatu dituzte estreinakoz, argiteria apaindu dute Kurutzelaegi kalean, Erretxindin eguberrietako izar eta apaingarri argitsuak ipini dituzte, eta Altzolako zuhaitzetan ere ipini dituzte argi apaingarriak. Sigmako frontoian 'Zorionak' argitsua ipini dute; eta, Urazandi, Trenbiden, San Pedro eta Pedro Mugurutzan izar eta apaingarri argitsuak. Era berean, San Roken zuhaitzak argiztatu dituzte.