Elgoibarko Udalak balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa antolatu du Debegesarekin lankidetzan, hirugarren urtez. Maiatzean egin zuten lehiaketaren deialdia, eta 250 lore banatu zituzten herritarren artean. Epaimahaiak lehiaketara aurkeztu diren 17 balkoi eta leiho apainduak bisitatu eta baloratu ditu, ederrenak saritzeko. Honakoak izan dira erabili dituzten balorazio-irizpideak: konposizioaren originaltasuna eta sormena, kalitate apaingarria, harmonia eta multzoaren diseinua, baita horiek mantendu eta egituratzeko lana ere.
Herriko lehen saria Maria Isabel Etxeberria Lizarraldek irabazi du, eta bigarren saria Antonia Maria Caballero Ruizek. Bi sarituek 200 euroko erosketa bonoa jasoko dute, Txankakuako saltokietan gastatzeko. Eskualdeko saria, 250 euroko bonoa, Eibarrera joan da. Eibarreen 24 lagunek hartu zuten parte, 15 lagunek Ermuan, eta lau lagunek Soraluzen.
Antolatzaileek azaldu dutenez, lehiaketaren helburua udalerriko ingurumenaren eta estetikaren kalitatea hobetzen laguntzea izan da, herritarren inplikazioaren bidez. "Landare- eta lore-elementuek hiri-ingurune atseginagoa eta estetikoagoa sortzen laguntzen dute, eta ekimenaren bidez ohitura on hori herritarren artean zabaldu nahi izan da".
Alisoa, Begonia eta Tagetea moduko lorak landatzeko aholkuak ematen dituen bideoak ere zabaldu ditu Eibarko Udalak.
∞ Lotura duten albisteak:
- Ekainaren 18ra bitartean eman daiteke izena balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketan (2021-06-02)
- Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketan parte hartzeko lore banaketa egingo dute ekainaren 2an (2021-05-19)
- Elgoibarko eta eskualdeko balkoirik ederrenak saritu dituzte (2019-09-09)
- Balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketaren bigarren ekitaldia antolatu dute (2019-05-17)
- Karmele Elorzak eta Roberto Merinok irabazi dute herriko balkoi edo leiho ederrenaren saria (2019-05-19)
- Elgoibarko balkoiak eta leihoak apaintzeko lehiaketa abian da (2018-04-20)