Gainerako ibilgailuek moduan, nekazaritzako ibilgailuek ere aldizkako azterketa teknikoak egin behar dituzte; beraz, Bergarako IAT tailerreko unitate mugikorra Mintxetako aparkalekura etorri zen joan den barikuan, eskualdean herriz herri egiten ari diren azterketen barruan. Mendaron ere egon ziren, joan den apirilaren 21ean. Arduradunek jakinarazi dutenez hogei bat ibilgailu gerturatu ziren goizean zehar Mintxetara. Traktoreak goitik behera aztertu zituzten Ita Asua enpresako teknikariek: balaztak, direkzioa, pneumatikoak, suspentsioa, motorra, egindako berrikuntzak, kanpoko eta barruko argiztapena, e.a.