Istripua izan duen kamioilaria kabinan harrapatuta gelditu da eta Larrialdi Zerbitzuetakoak bertan ari dira lanean, eta helikopteroa ere bidali dute. AP-8 autobideko 60,8. kilometroan irauli da kamioia, Irungo noranzkoan, Sasiola baino lehenxeago, txatarreria dagoen parean. Kamioiak zeraman karga errepidera erori da.
Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du hamar kilometro inguruko auto ilarak sortu direla, eta Irungo noranzkoan bidea erabat itxita dagoela eta, Elgoibartik, N634 errepidetik, desbideratu dute trafikoa.
∞Lotura duten albisteak: