Egurra garraitzen ari zen kamioi bat irauli da AP-8 autobidean, Elgoibar parean

Barren.eus 2020ko uzt. 20a, 12:21

Egurra garraitzen ari zen kamioi bat irauli da eta karga guztia errepidean botata gelditu da AP-8 autobidean, Elgoibarko ordainlekutik gertu.

12:00ak inguruan gertatu da istripua, AP-8 autobideko 64,5 kilometroan, Bilborako noranzkoan. Auto-ilara luzeak sortu ditu istripuak, kamioiak garraiatzen zituen tamaina handiko enborrek trafikoa oztopatu baitute.

 Ikus hemen bideoan: https://t.co/pE1AGMI9pN 

2020 07 20 istripua enborrak ap8 elgoibar 1