Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, Eusko Jaurlaritzak Urruzunoko zabortegiko 2. guneko zigilatze lanetarako Ingurumen Baimen Bateratua eman zuen 2019an, eta azken hilabeteetan Debabarrena Mankomunitateak abian jarri dituen zigilatu aurreko zenbait lan ezartzen dira bertan. Zabortegiaren 1. gunea, Albitzuriko industrialdea gainean duena, zigilatuta dago eta baimen propioa du.
Orain bigarren gunea zigilatzeko aurrelanak hasi dituzte, hala nola, azterketa topografiko bat egin zuten ur-iturburuak identifikatzeko eta UTM koordenatuak hartzeko.
Bestalde, 2019ko martxotik zabortegiko lixibiatuen kontrola egiten dute eta ingurumen-baimen integratuan ezarritako parametroak aztertzen dituzte. Lurzoruaren egoera ere aztertu dute, eta bost putzu egin dituzte lurpean egon daitezkeen gasak ateratzeko. Ingurumena Zaintzeko Plana ere sortu dute, Eusko Jaurlaritzaren baimenean ezarritako parametroen ingurumen-jarraipena egiteko. Erabateko zigilatze lanak 2021eko udaberrian hastea aurreikusten dute, eta aurrekontua 985.000 eurokoa da.
∞Lotura duten albisteak: