Andoni Zuluaga mendaroarra da 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko partaideetako bat

Barren.eus 2019ko urt. 8a, 11:58

Euskal Telebistak astelehen gauean estreinatu zuen bere reality izarra: 'El conquistador del Pacífico'. Hamabosgarren edizioan Caribetik Pazifikora eraman dute lehia eta 33 partaide arituko dira nor baino nor. Horien artean da Andoni Zuluaga Agirregomezkorta "Muniola".

Andoni Zuluaga San Antolingo Muniola baserriko semea da, baina Mendaron bizi da aspaldiko urteetan. Saioan parte hartzeko kastinean argiz beteriko pertsona dela azaldu zuen Muniolak. Lehiakorra ere badela azaldu zuen, eta ez dela hogei urteko gazteen aurrean atzean gelditzekoa (ikus hemen Andoni Zuluagaren aurkezpen bideoa)

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak hamabosgarren aldia du aurtengoa, eta Panaman grabatu dute estreinakoz. Las Perlas artxipelagoan, hain justu ere. Hondar zuridun hondartzak eta turkesa koloredun urak dituzten irletan jokatuko da 'El conquistador del Pacífico', baina parte hartzaileek hainbat arriskuri egin beharko diote aurre, intsektuak, sugeak edo muturreko beroari, besteak beste. 

Astelehen gauetan ematen dute saioa ETB2n. Informazio osoagoa:  www.eitb.eus

2019 01 07 andoni zuluaga muniola conquis caribe eitb