Ekialdeko Errege Magoak 18:00etan ailegatuko dira Elgoibarrera eta Mendarora

Barren.eus 2018ko urt. 5a, 10:11

Arratsaldean euria "erruz" egingo duela diote iragarpenek, baina Ekialdeko Errege Magoek Elgoibar eta Mendaroko umeekin daukaten hitzordura azaltzeko asmoa dute.

Elgoibarren, Parrokiako Katekesiak antolatzen du ekitaldia. 17:00etatik aurrera jaiotza biziduna jarriko dute parrokia atarian, eta 18:00ak aldera iritsiko dira Errege Magoak Santa Klara auzotik. Herri osoa zeharkatu eta Maalara iristean, San Lazaro egoitzan geldialdi berezia egingo dute, hango egoiliarrei opariak banatzeko. Ondoren, Kalegoen plazara joango dira, umeen gutunak jasotzeko. Alabaina, "euri asko" egingo balu (ikusĀ iragagarpena Euskalmeten), egitarauan aldaketak egon daitezkeela ohartarazi dute antolatzaileek. Hala, Errege Magoak jaiotza bizidunera gerturatu ostean, zuzenean San Lazaro egoitzara joango lirateke, eta handik Kalegoen Plazara itzuli, umeen gutunak jasotzera. (ikus hemen iazko desfilea, iruditan)

Mendaron Arno Guraso Elkarteak antolatzen du desfilea. Azpilgoetan hasiko da Errege Magoen desfilea, eta herria zeharkatu ondoren, Ikastolako patioan jasoko dituzte umeen gutunak.

errege magoa mendaro 2017