Javier Sanz elgoibartarrak idatzi du obra horien proiektua. Sanz Mendi ingeniaritzan doktorea da, eta eskolak ematen ditu Palentziako Ingeniaritza Eskolan. Bere esanetan, Europako lege batek eskatzen du oztopo horiek kentzeko eta arrainak ibaian gora joan ahal izateko egokitzapenak egiteko. "Presa batek eragina du ibaiaren berezko portaeran, besteak beste, arrainen migrazio mugimenduak oztopatzen ditu, eta, gainera, arrainek zailtasunak izaten dituzte ugalketarako leku egokietara iristeko. Hori dela eta, irtenbideak aurkitu behar dira, ur-ekosistemarekin eta egungo legediarekin bateragarriak direnak. Gaur gaurkoz, arrainentzako eskalak dira irtenbiderik egokiena. Urez betetako eskilara moduko batzuk dira, bainuontzi handi batzuk modukoak, eta arrainak gai dira jauzi eginez eskailera horiek gainditzeko", azaldu du Javier Sanzek.
Irakurri hemen Javier Sanz-ek BARREN aldizkariari eskaini dfion elkarrizketa (BARREN 1048. zenb. -PDF-)
Argazkiak: