Bezeroen artean hamar sari zozketatu zituen Txankakua merkatari elkarteak: 500 euroko bi sari eta 100 euroko zortzi sari, 1.800 euro guztira, hain justu ere. Saria erosketa txeketan jasoko dute irabazleek, eta Txankakua Merkatari elkarteko dendetan gastatu beharko dute. Txartel sarituen jabeek otsailaren 9ra arteko epea dute irabazitako txartelak aurkezteko.
Batzuk agertu dira, baina ez denak. 100 euroko bost sariren jabeak, hain justu ere: 80.091; 94.649, 212, 30.453 eta 85.351 zenbakien jabeak dira oraindik agertu ez direnak.