Eñaut Izagirre geografo elgoibartarrak, Ibai Rico eta Evan Milesekin batera, Txileko Patagonian barrena, esploratu gabeko lur eremuetan egin zuten espedizioa da Incognita Patagonia. Berrogei egunez belaontzi bat babesleku zutela, Hoste uharteko izotzen atzerakada konfirmatu zuten Incognita Patagonia espedizioko kideek, eta inguruko estazio meteorologikoen sarea martxan jartzeko tartea hartu zuten. Aurrekoez gainera, esploratu gabeko Cloue izotz eremua zeharkatu zuten eta inork zapaldu gabeko tontorretara igo ziren Miles eta Rico. Hain justu ere, azken jarduera horiek saritu ditu Espainiako Mendi eta Eskalada Federazioak urtero banatzen dituen FEDME sarietan. Europaz kanpo eginiko alpinismo jarduerarik onenaren saria (3.750 euro) jaso dute.
Irakurri hemen Eñaut Izagirrek espedizioa egin aurretik BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketa (982. zenbakia 2016-02-26 –PDF-)
• Bilbao Mendi Film Festivalean estreinatuko dute filma
Incognita Patagonia espedizioan jasotako irudiekin, eta National Geographic-en babesarekin, espezidioari buruzko filma zuzendu du Eñaut Izagirrek, eta abenduaren 17an, zapatua, eskainiko dute estreinakoz jendaurrean, Bilbao Mendi Film Festivalean. Bilboko BBK aretoan izango da estreinaldia, 11:00etan. Hona prestatu duten aurrerapen bideoa.
Incognita Patagonia TEASER - MENDI FILM FESTIVAL from Eñaut Izagirre on Vimeo.