Mendarotik Lizarpe gainera Renault 4 bat tiraka eramateko ahalegina egingo du Mendaroko Giza Proba Taldeak

Barren.eus 2016ko aza. 8a, 15:19

Erronka bitxia jarri dio bere buruari Mendaroko Giza Proba Taldeak. Renault 4L auto zahar bat tiraka eramaten ahaleginduko dira Lizarpe gaineraino. Abenduaren 18an izango da. 

Mendaron apustu eta proba bitxiak jokatu dituzte azken urteotan: aintxitxika eta aizkora saioak uztartzen zituen apustua 2010ean, hiru lagunek egin zuten Butano desafio sonatua 2013an, Inaxio Arregi azpeitiarrak eta Mendaroko giza-proba taldeak elkarren aurka jokatu zutena, Unai Salegik eta Mikel Hernandezek jokatu zuten azkena…  

Mendaron egingo duten hurrengo erronkak protagonista berezia izango du: Renault 4L autoa. Behingoagatik harriak alde batera laga eta auto baten pisua, -eta grabitatearen indarra-, izango dira oraingoan Mendaroko Giza Proba Taldearen oztopo nagusiak. Tiraka eraman beharko dute Renault 4 autoa Mendarotik Lizarpe gaineraino. Bost kilometroko ibilbidean %10eko desnibela gainditu beharko dute. Tope Natxiok Abenduaren 18an egingo dute ahalegina, 11:00etan hasita. 

apostua mendaro renault4 kartela