Mausitxak eraman du gaztarik onenaren saria Bilbon

Barren.eus 2016ko eka. 18a, 15:56

Bilbo Hiria Idiazabal Artzain Gazta Txapelketaren XIII. edizioa jokatu da gaur (ekainak 18) Bilboko Plaza Barrian. Guztira 30 gaztak hartu dute parte lehiaketan, eta Elgoibarko Mauxitxa baserriak aurkeztutako gaztak irabazi du lehen saria.

Idiazabal Jatorrizko Deiturak eta Idiazabal Artzain Gazta Elkarteak abalatuta, deitura horretan dauden lau lurraldeetako ─Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa─ 30 ekoizlek hartu dute parte Bilbo Hiria artzain gazta lehiaketan. Epaimahaikideek Mausitxako gaztari eman diote lehen saria. Larreako Patxi Lopez Uralde gaztagile arabarrak eskuratu du bigarren saria eta hirugarren saria ere Araba aldera joan da, Muniaingo Zabaleta gaztandegira, hain justu ere.

Jatorri Izendapeneko Kontseilu Erregulatzaileak araututa, Euskal Herrian egiten diren denboraldiko aurreneko txapelketa izan da Bilbokoa, Ordiziako eta Gernikako gazta txapelketen ostean, garrantzitsuena. Mausitxak hirurak irabazi izan ditu, behin baino gehiagotan gainera. 

Garaipen honekin ziurtatuta du Elgoibarko Gabon Zahar Ferian egiten den 2016. Urteko Gazta Txapelketan parte hartzea.

∞ Lotura duten albisteak: