Ekainaren 3an zabalduko dituzte Mintxetako igerilekuak

Barren.eus 2023ko mai. 25a, 09:35

Ekainaren 3an hasiko da bainu denboraldia Elgoibarren, izan ere, egun horretan zabalduko dituzte-eta Mintxetako aire libreko igerilekuak eta ur parkea. Irailaren 10era arte egongo dira zabalik.

Ekainaren 3an zabalduko dute Mintxetako igerilekuen gunea, eta irailaren 10era arte egongo da zabalik. Elgoibarko Udal Kirol Patronatutik jakinarazi dute iazko bero denboraldia kontuan hartuta, erabaki dutela uda denboraldia aurreratzea. Iaz, 47.000 erabiltzaile zenbatu zituzten, 2013tik kopururik altuena. 

Ordutegia:

  • Astelehen - ostiral: 11:00 - 20:30 (Abuztuan eta irailean 20:00etan itxiko da).
  • Larunbatak, igandeak eta jai egunak: 10:00 - 20:30 (Abuztuan eta irailean 20:00etan itxiko da).
  • Uztailaren 25ean eta abuztuaren 24an, jai egunak: 10:00etan irekiko da.
  • Abuztuaren 25ean, Txiki Eguna: irekita, 11:00etatik aurrera.

Prezioak:

  • Egun bateko sarrera <18:  4,00 €
  • Egun bateko sarrera >18:  6,00 €

Denboraldiko abonua: 

Elgoibartarrek: 

  • Banakakoa <18: 70,40 €
  • Banakakoa >18: 79,00 €
  • Jubilatu a>60: 70,40 €
  • Jubilatu familiarra >60: 116,80 €
  • Ikaslea: 73,50 €
  • Elgoibartar familiarra: 138,60 €
  • Ezinduak: 66,20 €

Kanpotarrek:

  • Banakakoa: 93,20€
  • Familiarra: 149,90€

 

2023 05 25 igerilekua olaizaga elgoibar ikastaroak

 • Olaizagako igerilekuak, arratsaldez irekita
Elgoibarko Udal Patronatutik jakitera eman dutenez, apirilaren 22an greba mugagabea hasi zuten hainbat langile lanera itzuli ziren pasa den astean eta berriro zabaldu zituzten Olaizaga kiroldegiko igerilekuak, eta, era berean, hainbat igeriketa ikastaro eta Igeriketa Eskolako saio guztiak martxan jarri zituzten berriro. Udaleko eta Patronatuko arduradunek adierazi dute lanean jarraituko dutela BPXport enpresak eta langileek beren jarrerak "hurbildu ahal izan ditzaten" eta alderdi guztiak asebeteko dituen akordio batera irits daitezen, "herritarrek udal instalazio guztiez gozatu ahal izateko".

Aste honetan Olaizaga kiroldegiko igerilekuek honako ordutegia izango dute:

  • Astelehenetik eguenera: 14:15etatik 21:30etara irekita
  • Barikua: 7:00etatik 14:15etara irekita
  • Zapatua eta domeka: itxita


Honako hauek dira astelehenetik berriro martxan dauden igeriketa ikastaroak:

  • HELDUEN HASTAPENAK 30 zk.: astelehen eta asteazkena, 16:30 - 17:30
  • KORROKOIAK: astelehen eta asteazkenetan, 17:30 - 18:00
  • SARDINA TXIKIAK: astelehen eta asteazkenetan, 18:00 - 18:30
  • IZURDEAK: astelehen eta asteazkenetan, 18.30 - 19:00
  • HELDUEN HOBEKUNTZA: astelehen eta asteazkenetan, 19:00 - 20:00