Morkaikoren eskutik, aurten ere Bilbao Mendi Film Festivaleko Alpinismoko eta Eskaladako film onenak emango dituzte Elgoibarko Herriko Antzokian. Azaroaren 20an, barikua, izango da, 19:00ean hasita. Iazko edizioan sarituak izan ziren eta gehien nabarmendu ziren filmak erakusten dira Mendi Tourrean. Honako lau filmak emango dituzte aurtengoan:
Aurten ezin izango dute sarreren aurre-salmentarik egin. Emanaldiaren egun berean, azaroaren 20an, ipiniko dituzte salgai Herriko Antokiko lehiatilan, saioa hasi baino ordu erdi lehenago (18:30etatik aurrera). Lau euroan salduko dituzte sarrerak. Udazkeneko Mendi Emanaldi Zikloaren barruan ematen zuen Morkaikok Mendi Tour saioa, baina aurten ezin izan dute hitzaldi zikloa antolatu pandemiagatik.
Koronabirusaren pandemiak behartuta 2020 urteko irteera eta ekintza guztiak bertan behera laga ditu Morkaikok, Mendi Tourreko emanaldiak izan ezik.