Herriaren erdigunean gazteen presentzia areagotzea, eta gazte lokaletan biltzen diren neska-mutilen arteko harremanak “estutzea” da Kuadrilla Egunaren helburu nagusia. Mausitxa txarangaren kalejira, musika ekitaldiak eta Maalako parkean egingo duten bazkaria izango dira prestatu duten egitarauko ekitaldi nagusiak. Hona biharko festa egunerako prestatu duten egitaraua:
30 ZAPATUA
- 13:00 Mauxitxa txaranga. Kalean zehar.
- 13:00 Magoak, kalean zehar. Imanol Ituño, Zeroh, lagomago eta Niala.
- 15:00 Bazkaria, Maalako parkean.
- 17:00 Bingoa, Maalan.
- 19:00 Kittu musika taldea, kalean zehar.
- 22:30 Ellie Jensen & Xanie Blue, Maalan.
- 23:30 Fan & Go, Maalan.
- 01:00 Emanemak, Maalan