13:00etan egingo dute irekiera ofiziala. Elgoibarko Udalak 200.000 euro inguru bideratu ditu ur jolasen parkea egiteko.
Mintxetako ur parkea umeentzako eta gazteentzako izango da eta uraz baliatzen diren 25 joko irisgarri eta interaktiboz osatuta dago. Guztira, 250 metro koadroko azalera du, hiru gunetan banatuta. Lehenengo gunea umeentzako izango da, familientzako izango da bigarrena, eta familia osoak parte hartzeko gune aktibo bat izango du. Azkenik, hirugarren gunea gazteentzako izango da, bereziki, eta ur kantitate handiagoko jokoak izango ditu.
Argazkiak: Elgoibarko Udala.
∞Lotura duten albisteak:
- Ekainaren 15ean zabalduko dituzte Mintxetako igerilekuak (2019-06-14)
- BARRENen erantzuna sare sozialetako zalapartari (2019-05-31)
- Mintxetako ur parke berria ekaina erdialderako prest egongo da (2019-05-29)
- Ur-parkea egingo dute Mintxetako Udal-igerilekuetan (2019-03-22)