Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko dute zapatuan Elgoibarren

Barren.eus 2019ko urt. 22a, 11:27

Euskal Herriko 11. mus txapelketa abian da eta zapatu honetan, urtarrilaren 26an, jokatuko dute Elgoibarko kanporaketa Lanbroa tabernan. Parte hartu nahi dutenek hara azaldu beharko dute.

16:00etan hasiko da Elgoibarko kanporaketa. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu izena ematerakoan. Parte hartzaile guztiek jasoko dute saria, ardo botila bat. Bikote irabazleak lau lagunentzako bazkaria (Lanbroan) irabaziko du, eta finalera ailegatzen den beste bikoteak bi lagunentzako afaria.

Euskal Herriko Txapelketa irabazten duen bikotearentzako saria potoloagoa izango da: 3.000 euroko saria eta lau lagunentzako bidaia Karibera. Herriz herri kanporaketak jokatu ostean, zazpi herrialdeetakoak jokatuko dituzte otsailaren 23an. Gipuzkoako finala Zaldibian izango da. Euskal Herriko finala martxoaren 16an jokatuko dute Lizarran.

2019 01 22 mus txapelketa euskal herria kartela

Lotura duten albisteak: