Ludoteka Ibiltariaren barruan eskainiko duten sukaldaritza tailerrean brotxetak egiten ikasiko dute umeek eta eskulan tailerrean hozkailurako imanak egiten erakutsiko diete. Kalera egokitutako zenbait mahai jolas ere eramango dituztela Maalara jakinarazi dute Ludotekako arduradunek. 17:00etan hasiko da Ludoteka Ibiltaria eta bi orduko iraupena izango du. Antolatzen dituzten kale ekintza guztietan bezala, haurrak helduren baten ardurapean egon beharko dute edo bakarrik egoteko baimena izan beharko dute.
• Buruhandi eta erraldoien kalejira
Ludoteka Ibiltaria amaitzen denean, 19:00ak inguruan, Elgoibarko buruhandien eta erraldoien kalejira hasiko da.
∞Lotura duten albisteak:
- Jendez bete zuen Maalako parkea Ludoteka eta Gaztelekuaren urteurreneko jaiak (2017-09-11)
- Huntza taldeak kontzertua eskainiko du Maalan Ludoteka eta Gaztelekuaren 10. urteurrena ospatzeko(2017-09-04)
- Apar artean ospatu dute umeek Ludotekaren eta Gaztelekuaren hamargarren urteurreneko jaia(2017-07-14)
- Ander Mujikak eta Paula Herasek irabazi dute Ludotekaren eta Gaztelekuaren logotipoak berritzeko lehiaketa(2017-06-23)
- Top Txef lehiaketa gaur Ludotekaren Aste Nagusian, bihar giza futbolin erraldoia(2017-05-25)
- Ludotekaren Aste Nagusia, gaurtik maiatzaren 27ra bitartean(2017-05-19)