Mendaroko udalekuetan izena emateko epea joan zen barixakuan amaitu zen, eta 61 umek eman dute izena. Uztailaren 3tik 21era egingo dira, eta haurrak bi taldetan banatuta ibiliko dira: Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara artekoak batetik, eta Lehen Hezkuntzako bigarren mailatik seigarren mailara artekoak, bestetik. Astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:00etarako zerbitzua izango da.
∞ Lotura duten albisteak: