Mendaroko udaleku irekietarako izena emateko epea, zabalik

Barren.eus 2017ko api. 27a, 13:48

Udaleku irekietarako izena emateko epea zabaldu du Mendaroko Udalak. Uztailaren 3tik 21era egingo dira, 09:30etik 13:00etara, eta bi taldetan banatuko dituzte haurrak: HH3-LH1 eta LH2-LH6.

Maiatzaren 5a arteko epea dago izena emateko. Horretarako fitxa bat bete beharko da eta dagokion diru zenbatekoa sartu ondorengo kontu korronte honetan, kontzeptuan izen-abizenak zehaztuta: 2095 5054 011061225891.

Haur bakoitzeko 80 euro ordaindu behar dira (familia ugariei %25eko deskontua egingo zaie hirugarren umeagatik). Mendarokoak ez diren umeak 110 euro ordaindu beharko dituzte.
Mendaroko Udaletik ohartarazi dutenez, etxeetan banatu dituzten publizitate eskuorrietan Haur Hezkuntzako 4. mailatik aurrerako umeek parte hartu zezaketela zioen, baina HH3koek ere parte hartu ahal izango dute.