Gabonetako kanpainaren baitan ekarri du Txu-txu trena Txankakua merkatarien elkarteak, eta, iaz moduan, asko dira trenera igo nahi dutenak. 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era ibiliko da trena kalez-kale, eta Kalegoen plazatik hasten ditu bidaiak. Txankakuako maskotak ere badabiltza kalez kale, puxikak eta oparitxoak banatuz.