Sallobente bailaran dagoen Parapan baserritik Bizkaia aldea ere ikusten da, eta ondo ikusi eta entzun zituzten Durangoko eta Gernikako bonbardaketak. Haizeak kea nola ekartzen zuen gogoratzen du Felix Etxeberria Larrañagak (1926). “Durango ta Gernika bonbardeatzen begira egoten giñan, begira bakarrik ez, keia etortzen zan, keia edo hautsa edo mendi puntetan laiñua izango balitz bezela, eta ikusi eitten genduzen abioiak botatzen, bonbak botatzen”, dio Felix Etxeberriak. Ondorengo bideoan ikus eta entzun dezakezue bere lekukotasuna.
Miren Vallejo Arriagak (1923) ere gogoan du Gernikako bonbardaketa. “Ni etxera nixen eta hamahiru urtekin. Haura zan, ez sinistu baiña. Askotan gogoratzen naiz zarata harek baa-baa, ustez jausi in bihar ziela. Haiek zaroen pixua! Pentsaizu in zebena itteko!”. Horrez gainera, Gernikako bonbardaketari buruzko egia esan zuelako –“gorriek erre zutela sinetsarazi zuten”- bere aita ia hil egin zutela gogoan du. Ikusi ondorengo bideoan:
• Gernikako bonbardaketaren infografia
1937ko apirilaren 26ko Gernikako bonbardaketaren inguruko infografia ikusgarria egina du eitbk. Nola bonbardatu zuten, zein ondorio izan zituen eta nolako oihartzuna izan zuen nazioartean ikus daiteke infografian.
- Gernikako bonbardaketa bizi zuten herritarren lekukotasunak ahotsak.com.en
- Elgoibartarren lekukotasunekin 36ko gerrari buruzko 222 pasartedaude jasota ahotsak.com-en
- Espainiako Gerrari Zibilari eta gerraosteari buruzko 2.000 pasartetik gora batzen dituen webgunea: Gerrako Ahotsak